Janire: Denboraldi bat hospitalean


Istoriari buruz: Grigor izeneko mutiko batek istripu bat izan zuen.Esnatu zenan ospitalean ikusi zuen bere burua, denbora pasa eta Grigorek neskatxa bat ezagutu zuen, Ainhoa izenekoa. Berarekin oso ondo pasatzen zuen Grigorek. Ospitalean ezin zuen lorik hartu bere alboan zurrungaka zegoelako gizon bat. Zer abentura pasatzen dituen jakiteko ipuina irakurri beharko duzu.

Ilustrazioak oso ondo eginak daude, horrela gehiago imaginatzen duzu non zeuden, nolakoak ziren... Ipuin hau gomendatzen dizuet.

Izenburua: Denboraldi bat ospitalean.
Idazlea: Juan Kruz Igerabide
Iluztratzailea: Antton Olariaga
Argitaletxea: Alberdania

Beñat: Ese no es mi zoo


Egun batean tximino bat zoo batean zegoen. Oso gaizki hezitzen zuten eta tximinoak zootik joan nahi zuen baina ezin. Egun batean klase bat joan zen zoora eta hiru ume tximinoa ikustera joan ziren korrika. Hiru umeak Marta, Pablo eta Miguel deitzen ziren , pena zeukaten eta tximinoa lapurtu zuten baina, kontu handiz ibili ziren. Autobusean, andereñoak ez jakiteko tximino bat hartu zutela, arropaz jantzi zuten... Istorio hau nola bukatzen den jakin nahi baduzue ba etorri ikastolako liburutegira eta hartu. "Ese no es mi zoo" liburua.


Oso polita da eta oso erraz irakurtzen da. Marrazkiak nahiz eta koloretsuak ez izan oso politak eta egokiak dira.

Izenburua: Ese no es mi zoo
Idazlea: Elvira Menendez
Marrazkilaria: Luisa Torcida
Argitaletzea: Bruño

5Bko Beñat

Mikel: Makilakixki


Baziren behin 3 anaia eta ama eta aita bat,baina pobreak ziren, ez zeukaten dirurik orduan anaia handia lanera joan zen eta ordainketa bezala urrea egiten zuen asto bat eman zioten baina... Ipuina oso polita izan da asko gustatu zait eta marrazkiak oso politak dira. irakurtzea gomendatzen dizut.

Idazlea:Sangrario yarnoz
Argitaletxea:Elkar
Marrazkilaria:Jesus Lucas

Mikel

Joyce: Xivaren malkoak


Javier Madrilen bizi den nerabea da. Egun batean bere aita gaixorik jarri zen eta gaixotasun hori kutsagarria zen, horren ondorioz Javier eta bere anaia nagusiak etxetik aldendu behar izan zuten. Anaia nagusia Madrilen gelditu zen osaba batekin eta Javierrek Santanderrera joan behar izan zuen izebaren etxera, nahiz eta berak gustoko ez izan. Madriletik ateratzean zelai berdeak, mendiak, Kantauriko itsasoa... ikusi eta ezagutu zituen, berari mundu berri bat iruditu zitzaion. Santanderren Obregón familian egon zen udako oporretan, baina hori ez da misteriotsuena. Egun batzuetan mamu bat ezagutu zuen ... Istorio honen bukaera jakin nahi ? ba anima zaitez eta irakurri !

Istorioari buruzkoa : Oso ipuin misteriotsua da, nik irakurri dudan ipuinik ederrenetariko bat da. Batetik, zazpi aldiz irakurri dudalako, eta bestetik, misterioamaitasuna, beldurra, harrotasuna ... erakusten dituelako. maitasuna, beldurra, harrotasuna ... erakusten dituelako.

Joyce


Maddi Aizpurua: Regreso al reino de la fantasia


Un ratón llamado Geronimo Stilton viaja por el Reino de la Fantasia atravesando el apestoso país de los Orcos, el goloso país de los Dulces, el país divertido de los Ju- guetes, y el radiante país del Oro. Llevará a cabo una gran búsqueda para encontrar el secreto de la felicidad y encontrará las llaves de la puerta... Si quieres saber qué pasa...¡No te lo voy a contar, leelo tú!
Mi opinion: A mi me ha parecido muy muy divertido y los dibujos muy bonitos.

Titulo:Regreso al Reino de la Fantasia. Escritor:Geronimo Stilton Editorial:Destino

Maddi Aizpurua



Markel, Xabier eta Ibai: Antonio Bolas


Antonio Bolas igeltseroa da langintzaz eta bere zaletasunik handiena gezurrak esatea da. Gezur politak dira harenak, finak, irudimentsuak, denak barrez lehertzen jartzeko modukoak. Antonio oso mutil jakintsua da eta kaletik bere lagun batekin topatzen bada gezur barregarri bat esten dio. Liburu honekin jakin ditzakegu zeintzuk diren Antonioren gezurrak. Gure iritzia: Guri ipuin hau asko gustatu zaigu, zeren eta Antonio Bolasek kontatzen dituen gezurrak barregarriak eta politak direlako. Irakurtzea gomendatzen dizuegu .

Idazlea: Joxantonio Ormazabal. Marrazkilaria: Jesus Lucas. Argitaletxea: Elkar.

5.Bko Markel, Xabier Z eta Ibai.





Iñigo, Ramis eta xabi: Viaje en el tiempo


Ez al duzu inoiz pentsatu denboran bidaiatzea? Nora joango zinateke? Liburu honekin amets horretaz hurbilago zaude. Liburu honetan,Geronimu Stiltonek, arratoi erreportariak, AmperioVoltioren, fama handiko zientzialariaren dei bat jaso zuen. Amperiok zioenez, asmakizun berri bat sortu zuen eta mesedez, bere laborategira joateko esan zion. Geronimo Amperioren laborategira iritsi zenean inoiz ikusi ez zuen makina bat ikusi zuen bere aurrean, denboran bidaiatzeko makina. Hurrengo egunean Geronimo, bere familia guztiarekin:Tea, Tranpita eta Benjaminekin denboraren makinan sartu ziren. Denboraren makinaren geldialdiak hauek izan ziren:Historiaurrea, Egipto eta Erdi Aroa. Eta gehiago jakin nahi baduzu, liburua irakurri beharko duzu.

Iritzia:Oso marrazki politak ditu, testuak oso dibertigarriak dira eta oso ondo kontatuta dago.Oso ipuin polita da.


Iñigo Ramis eta Xabi Izagirre 5.B


Argazkiak IV

Olatz eta Maider: Judy Moody, oso umore txarrez dago, oso-oso umore txarrez


Aurkezpenak: Judy: Gure istoriaren protagonista da, denek dakite oso erraz jartzen dela umore txarrez: Trol begirada ikaragarriak botatzen ditu... Grrr esaten duenean, hobe da harengandik urruntzea.
Aitatxo: Judyren aita. Hitz gurutzatuak eta puzzleak egiten oso trebea da.
Amatxo:Judyren ama. Denaz arduratzen da. Oso aldarte goxoak izaten ditu. Animaliak maite ditu.
Stink: Judyren nebatxoa. Arreba nora, bera beti hara.
Xagu: Moody familiaren katua. zahartxoa eta beldurtia da.
Rocky: Judyren lagunik lagunena.
Frank: Judyren ikaskidea. Aspaldi dago Judyrekin gustatuta.
Todd jauna: Hirugarren mailako irakaslerik onena. Astodd jauna deitzen diote.


Istorioaren hasiera: Judy Moodyk azkenaldi honetan oso umore txarrez dabil baina guztia aldatuko da, ikastolan COLLAGE bat egiteko eskatzen diotenean.Berari oso ideia ona iruditzen zaio, zeren beraien gustuko gauzak itsatsi behar dituelako.
Zer itsatsiko du Judy Moodyk?
Zer gertatuko zaio Judy Moodyri?
Hori dana jakin nahi baduzue...irakur ezazu


Gure iritzia:Istorioari buruzkoa: Asko guztatu zaigu liburua, oso dibertigarria da, Judyk asko gogoratzen digu nolakoak ginen 3.mailan.
Guk neska-mutil gustiei gomendatzen diegu.

5.maila Bko Olatz eta Maider

Idazlea: Megan Mc Donald.
Ilustratzailea: Peter H. Reynolds.
Argitaletxea: GERO Euskal liburuak.

Ane B. eta Naroa : !Guau¡


Erik 11 urteko mutil bat zen,eta egun batean lo zegoen eta txakur bilakatu zen.Esnatu zenean zerbait arraroa sentitu zuen,ispilura begiratutakoan txakurra zela konturatu zen. Bere logelatik atera zen harrituta eta bere gurasoei bera zela esaten saiatu zenbaina ez zuen lortu ez zuelako hitz egiten, zaunka egiten zuen,eta bere gurasoak etxetik bota zuten.Erik hiritik zear joan zen gurasoei bera zela esateko modua pentsatzera,eta bat-batean bururatu zitzaion paper batean bere izena idaztea eta gurasoei ematea.Etxera bere gelako lehiotik sartu zen eta bere ohean lokartu egin zen.Hurrengo egunean altxatu eta umea zela konturatu zen.Hurrengo goizean ikastolara joan zenean bere lagun minari kontatu zion dena,baina...


Gure iritzia:Eta nola bukatzen den jakin nahi baduzu irakur ezazu, guri asko gustatu zaigu oso dibertigarria delako. Benetan gomendagarria da!

5.maila Bko Ane Benito eta Naroa Alijostes

Idazlea:Allan Ahlberg
Iuztratzailea:Agusti Asesio
Argitaletxea:Edebe

Xabier Gullón: Harry Potter eta Azkabango presoa


Harry Potterek,bere lagun Ron eta Hermionerekin batera hirugarren ikasturtea hasi du baina preso batek ihes egin du Azkabanetik eta haren erruz Dementorrak dabiltza leku guztietan zehar, aurten bi irakasle berri dituzte R.J.Luping, Arte Ilunen Aurkako Defentsako eskoletan, eta beraien laguna, Hagrid, Izaki Magikoen zainketan.Trolawny irakaslea ere badaukate beti bezain "ero".
Baina urtea joan ahala gero eta gauza arraroagoak gertatzen ari dira Hogwarts eskolan .
Urte horretan berak ezagutzen du bere gurasoen hiltzailea:
Peter Petegrew. Baina bere aitapuntekoa ere ustezko hiltzailea: Sirius Black.


Nire iritzia:Niri asko gustatu zait istorioa,misteriotsua delako eta beldurraren antzeko zerbait ematen dizulako baina gehiago irakurri nahi duzulako. Baina gehiago jakin nahi baduzu liburua irakurri beharko duzu, nik ez dizut gehiago esango.


Xabier G.
5.B


Argitaletxea:Salamandra
Idazlea:J.K. Rowling