Maddalen A.: Hamsterra eta gansterra


IZENBURUA : Hamsterra eta gangsterra

EGILEA : Karlos Santisteban


IRITZIA : Liburu hau, Hegoi izeneko ume bati buruz da. Hegoik izugarri maite ditu animaliak, den- denak gainera. Intsektuak, hegaztiak, ugaztunak, arrainak... Nahiz eta higuingarriak izan, nahiz eta oso handiak izan eta nahiz eta oso txikiak izan... Den-denak gustuko zituen. Niri ez zait gehiegi gustatu. Baina animaliak gustuko badituzu, batez ere hamsterrak; Hau oso liburu aproposa da. Marrazkiak ere baditu, eta letra handiarekin, erraz irakurri daiteke, bat ere nekatu gabe.Ipuin honetan, umorea eta adiskidetasuna lantzen dira beste hainbat gauzen artean. Ezin gertatu daitezkeen gauzak irakurriz, benetan dibertitu egiten zara.Animatu zaitez eta irakurri !!! Animaliak gustatzen bazaizkizu, ez zara ezer ere ez damutuko.


GOMENDAZIOA : Nik, hamaika urte baino gehiago dituztenei ez nieke gomendatuko. Baina bederatzi eta hamar urte dituztenentzat, oso ondo dago. Hala ere, gogoratu liburuan jarritako adinaren arabehera ez dela irakurri behar. Irakurri nahi baduzu, aurrera ! Eta nahi duzuna irakurri.



6.B - ko Maddalen A.

0 comentarios: