Ane Olano: Jara bikiak eta bikoteak


Jara 14 urteko neska bat da. Kurtso honetan lagun berri bat dauka eskolan.
Jarak Urko maite du, baina bere lagunak ere bai. Azkenean Jara konturatzen da berak ez duela Urko nahi bezela maite. Urkok hori jakitean, Jararekin mozten du. Jara jeloskor jartzen da Urko Norarekin (lagun berriarekin) ikustean. Denak bikoteekin ikustean, bera denekin haserretzen da eta bere aitari Bartzelonara joateko eskatzen dio.
Zer gertatzen den jakiteko eskatu liburua Loliri, edo zure gurasoei erosteko esan.


Izenburua: Jara bikiak eta bikoteak.


Idazlea: Jasone Osoro.


Argitaletxea: Zubia.






Ane Olano 6.C

Jone: Jara


Jara,13 urte beteberriko neskato bat da .Hilekoa jaitsi zaio eta horrek aldaketak eragingo dizkio gorputzean, baina batez ere buruan, gurasoekin liskarrak...
Bere lagunik onena Ihintza deitzen da, eta bera gabe zer egin?
Bere bihotzeko maitea Urko deitzen da, eta beragaitik txora- txora eginda dago.
Gainera goiz hartan, hilekoa jaitsi ondoren, eskolara abiatzen da, eta bertan Urkok piercing bat egin duela ohartzen da.
Horrelako abentura pila biziko ditu. Jakin nahi badituzu liburua irakurri beharko duzu!

Egilea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Zubia
Jone 6.C

Asier Berganzo: Vanesa la intrépida


Vanesa Hamburgon bizi da, eta bere ametsa mutilen futbol talde batean jolastea da.
Bere ametsa betetzera doanean, bere aitak, Munichera bizitzera doazela esaten dio.
Vanesak, oso haserreturik, bidaia osoan ez du ahoa zabaltzen.
Hurrengo egunean Vanesaren urtebetetzea da, bere aitak bere ametsaren parte bat
betetzen dio, Las Fieras C.F mutilen futbol taldean apuntatzen du.
Vanesa, lehen entrenamendura oso pozik doa, baina bertako jokalariek neska bat
izanda, ez diote uzten taldean sartzen.Urtebetetzea ospatzeko, penalti torneo bat
antolatzen du, irabazten badu, taldean dago, eta galtzen badu...
Nola amaitzen den jakiteko liburua irakurri beharko duzu.

Asier Berganzo 6.C

Maialen eta Maddalen: Ikusgarritarrak


Bazen behin, familia bat botereekin bizi zena eta haiekin jendeari laguntzen zien. Baina egun batean botereengaitik istripu bat sortu zuten tren batean eta handik aurrera jendeak beraietaz gaizki pentsatzen zuten.Bere bizimodu arruntan ez ziren ondo moldatzen eta horregatik oso farregarriak ziren.Egun batean, emakume misteriotsu batek aitari deitu zion ea berriz ere heroia izan nahi zuen galdetzeko eta hala bazen misio bat zuela esateko. Aitak baietz erantzun zion eta hurrengo goizean joan egin zen.Bere emakumea konturatu egin zen eta aitari laguntzea pentsatu zuen ,lagun bati deitu zion hegazkin bat uzteko.Umeak ama konturatu gabe hegazkinean sartu ziren...Dituzten lagunak eta bizitzen duten abentura jakin nahi baduzu, animatu eta irakurri Ikusgarritarren ipuina !!! Benetan ikusgarria irudituko zaizu.


Guri asko gustatu zaigu abenturazko liburua delako eta oso marrazki politak, handiak eta koloretsuak dituelako.


Maialen eta Maddalen 5.B-koak



Andere eta Maddi: Harry potter y el principe mestizo


Harry ha cumplido 16 años y comienza su sexto curso en Hogwarts.Dos alumnos de la escuela son brutalmente atacados,y Harry sabe que es la señal de que pronto se enfrentará a Voldemort.
En ese combate solo habrá un superviviente: Dumbledore, el viejo director de Hogwarts, quiere darle la mejor preparación posible a Harry y para ello su mejor aliado será un libro de pociones escrito por un misterioso príncipe,a quien llaman Príncipe Mestizo.

Si quieres saber como acaba la historia de la batalla lee el libro, te encantará !!!
A nosotras por lo menos nos ha encantado la historia.

Autora: J.k Rowling

Editorial: Salamandra

Andere Gorospe eta Maddi Arenaza 5.B