Berriz hemen!

Kaixo liburuzaleok:

Hemen gaude. Bloga berriz martxan.

Hasteko tori hor nire proposamena: norbaiti entzun, nonbaiten ikusi edo irakurri duzun libururen bat gure liburutegirako aproposa ikusten baduzu, bota izenburua, egilea . . . (Ikaslea, guraso, irakasle . . .edonork parte har dezake)

Ahalenginduko naiz zuek proposaturiko liburuak erosten. Noski, zuen liburuen iruzkinen zain naukazue.

Bideotxo hau opari gisa.

Musu bat Loly