Eskerrik asko !


Kaixo Arantzabelako liburuzaleok:
Lan bikaina egin duzue liburuen iruzkinekin. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta irakasle guztioi.
Ondo pasa oporrak eta irakurtzeari ez utzi.


Hona hemen istorio txikitxo bat, opari gisa :-)


Loly

Andoni: El monstruo goloso


Ume bat kanpamendu batera joaten da bere lagunekin asteburua pasatzera.Denek hitz egiten zuten lakuko monstruoaz.Puzle detektibea hasi zen ikertzen kasua eta egun batean Puzlek gominolak ipini zituen lakuaren ondoan monstruoak hartzeko.Hurrengo egunean ez zegoen gominolaren arrastorik ere. Puzlek pertsona susmagarrien zerrenda egin zuen eta ezabatzen zituen susmagarriak ez direnak...

Jakin nahi baduzu nola bukatzen den irakur ezazu.


Izenburua: El monstruo goloso.
Argitaletxea: Edelvives.
Idazlea: James Preller

5.B-ko Andoni

Paula P: Kika Supersorgina maitemindu egiten da



Liburu hau asko gustatu zait oso dibertigarria delako, eta Kikaren liburu
guztietatik hau da gehien gustatu zaidana.

Kika mutil batetaz maitemindu egiten da, baina mutil horri asko gustatzen
zaio futbola eta Kikak ez daki ezer futbolaz. Horregatik futbolaz ikasten
hasten da eta berarekin partidu batera joateko aukera dauka Kikak. Oso
urduri dago eta ez daki zer gertatuko den partiduan, baina badaezpada
trikimailu batzuk eramaten ditu paper batean apuntatuta.

Nola bukatzen den ikusi nahi baduzue liburua irakurri beharko duzue.


Titulua: Kika Supersorgina maitemindu egiten da
Idazlea: Knister.
Argitaletxea: Bruño.

Ane eta Irati: Nikolas txikiren abenturak


Nikolas ume negarti eta bihurria da. Bere istorioetan bizitasuna eta barrealdia erakusten digu. Berak lagun asko ditu, hala nola, Alzeste lodikotea, Eudes borrokatzailea, Georffroy aberatsa... Milaka eta milaka istorio eder ditu liburu bakoitzak.

Gure klasean, horrelako lagunak izango bagenituzke, barre eta algara asko botako genituzke. Irakurri eta goza ezazue Nikolasekin batera!

Titulua:Nikolas txikiren abenturak.
Egilea:René Goscinny.
Argitaletxea:Xaguxar.

Adrian. Jon eta Xabier: Pottoloren hegazkin magikoa


Patxi Potolo Euskal Herriko baserri batean bizi zen, eta papiroflexia asko gustatzen zitzaion. Egun batean, Potolok paperezko hegazkin erraldoi bat egin zuen, eta hegazkinaren atzetik zihoala, zulo batera erori zen. Bertan fantasiazko abentura asko pasa zituen, adibidez, ipotx begi bakarduna ikusi zuenekoa.

Guk liburu hau gomendatzen dugu, oso polita eta dibertigarria baita. Badakizue, liburu hau irakurri nahi baduzue, liburutegian begiratu.


Titulua: Potoloren hegazkin magikoa
Egilea: Juan Luis Urmeneta
Argitaletxea: Bruño

Itziar Iñigez de H: Software, la superbabosa


Liburu hau oso polita da. Software barea da, eta oso azkarra. Familia baten etxetik joaten da gauez, besaulkiaren gainean marrazkiak eginez utzitako arrastoekin eta, baita ere, familia horretako ama haserretuz.

Familiako amari ez zaizkio batere bareak gustatzen, eta oraindik gutxiago beraien arrastoak. Software, oso argia denez, beti uzten ditu marrazki liluragarriak. Amak pentsatzen du bere bi sema-alabak direla, baina gero konturatzen da ez direla beraiek izan. Ipuina nola amaitzen den jakiteko, joan liburutegira eta hartu liburu hau!


Marrazkiak oso politak dira nire ustez, eta horrela hobeto azaltzen dizu ipuina. Ipuin hau gomendatzen dizuet.

Izenburua : Software, la super babosa.
Idazlea: Joice Dumbar
Argitaletxea: Edebe

Nahikari eta Irune: Tximu bat klinikan


Ipuin honen protagonista tximu bat da, Kiki izenekoa, zirkokoa dena. Gertaera hau klinika arrunt eta normal batean gertatzen da. Egun batean, zirko bat erre zen eta tximu batek, Kikik, ihes egin zuen. Kiki kamioi batean sartu eta klinika batean agertzen da. Klinika horren gela batean ezkutatzen da Kiki. Gela horretan bi pertsona zeuden: ume bat eta aitona bat. Bi pertsona hauek esaten diote zergatik dauden klinikan eta, horretaz gain, nola deitzen diren: Eneko eta Kaxiano.

Ipuin honen amaiera jakin nahi baduzu, Loliri galdetu ea baduen. Edo bestela esan zure gurasoei erosteko.

Maialen Uriguen: Basoaren bihotzean


Rakel izeneko neska bat basora joan zen txango batean eta etxera itzultzean Derdrin izeneko iratso bat aurkitu zuen bere motxilan. Hasieran beldurrez egon zen baina ikusi zuenean ez ziola ezer egiten berarekin hitz egiten hasi zen.

Egun batean Rakelek ikastolara eraman zuen Derdrin, bere laguna Karlos jotzen zuen beste mutil bat fastildiatzeko.

Liburu hau hartu dut iratxoei buruz zelako. Eta gai hori gustatzen zaienei gomendatzen diet.

Mikel Ornat: Martinello eta sei pirata


Liburu hau bigarren eta hirugarren ziklokoentzat da Oso dibertigarria eta barregarria diren abenturez osatuta dago.
Zazpi lagun gazteren abentura dibertigarriak kontatzen dira. Herritik bihurrikeriak egiten doaz.

Martinello eta sei piraten liburua irakurtzeaz ez zara damutuko.
Nik liburu hau hartu nuen niri asko gustatzen zaizkidalako abenturazko eta umorezko liburuak.

Koldo Romano: Atzapar arrastoak


Larry, sukaldaria da eta mendian ibiltzea gustatzen zaio. Egun batean Afghanistango mendietara sukaldari bezela joateko aukera ematen diote. Afghanistanen Toruk(Yeti moduko animalia) izeneko mounstro baten bila arituko da Lugner irakaslearen agindupean. Toruken arrastoak aurkitzen dituzte, baina benetakoak al dira? Benetan existitzen daLarry, sukaldaria da eta mendian ibiltzea gustatzen zaio. Egun batean Afghanistango mendietara sukaldari Toruk hori?

Hona hemen nire iritzia: oso dibertigarria eta misteriotsua iruditu zitzaidan ipuin hau eta behin hasita bukatu arte ezin diozu utzi irakurtzeari.

Irene: Bihotz ausarta


Urtzi , 14 urteko mutil bat da eta bere eskolako neska batekin maiteminduta dago, baina berak ez dio jaramonik egiten , gainera bere etxean gauzak ez doaz batere ondo, errietak , deskonfiantza , azterketen ustelak...
Bere lagunek neska lortzen , nota onak ateratzen ...lagunduko diote . Ez dizut ezer gehiago esango eta nola bukatzen den jakin nahi baduzue liburua irakurri beharko duzue.

Nire iritziz liburu hau oso polita eta maitagarria iruditu zait , ez dakit beste mutil eta neskei gustatuko zaien baina liburu hau oso erromantikoa da erta istorio barruan zaudela ematen du.

Izenburua: Bihotz ausarta
Egilea::Joanes Urkixo

Eider, Irati eta Naroa: Jara


Jara dagoeneko ez da neskatoa, ume izateari utzi eta emakume bihurtzen hasi da. Baina egoera berri horrek gorputzean eta batez ere buruan hainbat aldaketa eragingo dizkio. Gurasoekin haserreak, lagunen konplizitatea, errebeldia, pozak, tristurak... Denetik biziko du gure protagonistak. Momentu txarrak pasako ditu, baita onak ere. Maitasuna ere ezagutuko du Jarak hainbat mutilekin.

Beraz, ezagutu mundua Jararen begietatik ikusita eta gozatu liburu hau irakurtzen.
Liburu hau irakurri nahi baduzu ikastolako liburutegian aurkitu dezakezu.

Beñat Etxebarria: Istanbulen elkartuko gara


Niri gehien gustatu zitzaidan liburua Istanbulen elkartuko gara izenburua du. Asko gustatu zitzaidan. Hasieran Tom izeneko gizon bat bere ezkongaiarengana doa Istanbulera . Hegazkinean Kemal izeneko Istanbulgo lagun bat ezagutzen du. Istanbulera iristen denean Anjela "bere ezkongaia" hilda dagoela esaten diote baina ez du sinisten eta bere lagun Kemalekin batera Anjelaren bila hasten dira.

Niri liburu hau intriga asko eta misterioa atsegin ditudalako gustatzen zait eta edonori gomendatzen diot.

Beñat Candela: El misterio del león de piedra


Granadan guztia gertatu ahal den hirian, pasadizo izkutu batek eramaten du Ulises Cabal Alhambra majikora. Han aintzinako eskutitz bat aurkitzen du Washington Irvin-ek idatzita. Misterioa laister zabalduko da,Ulisesek harrizko lehoia non izkutatuta dagoen aurkituko du, baina aurretik hainbat arriskuri aurre egin beharko die.

Zergaitik gustatu zait: Niri misteriozko istorioak gustatzen zaizkit, horregaitik gustatzen zaizkit. Horrelako liburuak gustatzen zaienei gomendatzen diet.

Nahiara Cañado: Querido estupidiario mis pantalones están hechizados


Este libro trata del diario de una niña llamada Vicky. En este, Vicky escribe todo lo que le sucede cada día. Ella tiene unos pantalones nuevos que están hechizados y le suceden muchas cosas en el colegio.

En mi opinión este libro es muy divertido y te diviertes al leerlo además es muy fácil de leer. También es muy bonito porque tiene unos dibujos muy graciosos y muy bien hechos. Al ver el libro te da la impresión de que es muy largo pero luego te lo lees muy rápido. ¡Anímate!

Markel de Reparaz: Supercero Héroes


Los hijos de los super héroes y de los supervillanos de multipliciudad están hasta el gorro. Sus padres nunca se acuerdan de ellos porque están demasiado ocupados tratando de salvar el mundo o de dominarlo. Así que un buen día, los chicos deciden formar su propio grupo, los superceros , cuya misión no será traer la paz al universo, sino algo más difícil, que sus padres les hagan caso...


A mí me ha gustado este libro por que trata de fastidiar un poco a los padres y porque por una vez el villano hace algo bueno.