Itziar Iñigez de H: Software, la superbabosa


Liburu hau oso polita da. Software barea da, eta oso azkarra. Familia baten etxetik joaten da gauez, besaulkiaren gainean marrazkiak eginez utzitako arrastoekin eta, baita ere, familia horretako ama haserretuz.

Familiako amari ez zaizkio batere bareak gustatzen, eta oraindik gutxiago beraien arrastoak. Software, oso argia denez, beti uzten ditu marrazki liluragarriak. Amak pentsatzen du bere bi sema-alabak direla, baina gero konturatzen da ez direla beraiek izan. Ipuina nola amaitzen den jakiteko, joan liburutegira eta hartu liburu hau!


Marrazkiak oso politak dira nire ustez, eta horrela hobeto azaltzen dizu ipuina. Ipuin hau gomendatzen dizuet.

Izenburua : Software, la super babosa.
Idazlea: Joice Dumbar
Argitaletxea: Edebe

0 comentarios: