Maialen P: Beldurrak airean



Izenburua:Beldurrak airean


Idazlea:Karlos Santisteban


Marrazkilaria:Jon Zabaleta


Argitaletxea:Ekilore




Nire iritza Nire ustez liburu hau oso polita da, eta gainera oso farregarria, beno marrazkiak ez zaizkit asko gustatu. Izenburuak beldurrezko ipuin batena dirudi, baina irakurtzen hasten zarenean beldurrezko ipuina ez dela konturatzen zara, farregarria delako.Nahi baduzue ipuinaren hasiera kontatu dezaket:Bazen behin bi ume, Irati eta Iker izenekoak, beraien andereñoa izugarria zen.Egun batean aste beltza antolatzea bururatu zitzaion eta egitarau itzela prestatu zuen asteko egun bakoitzerako: beldurrezko film bat, txiste beldurgarriak, amesgaizto lehiaketa, mozorro beltzak, asmakizum beldurgarriak...Umeak oso pozik jarri ziren asteko ekintza bitxiak zirelako eta ez zituztelako liburuak ikastolara eraman behar, motxilan pixurik euki gabe.




Liburu honen bukaera jakin nahi baduzue irakurtzea besterik,ez zaizue falta. Animatu zaitezte!!!




Arantzabelako 6.mailako Maialen

0 comentarios: