Ane Benito "Lapurren burua"


Izenburua: Lapurren burua.

Idazlea:Cornelia Funke.


Iritzia: Ipuin hau abenturazko istorio bat da. Nire ustez hasieratik polita da. Hasieran, bi umek Veneziara ihes egiten dutela eta han lapur bat ezagutzen dutela kontatzen du.


Oso interesgarria da, baina, oso luzea denez eta beti gauza antzekoak kontatzen dituenez, agian, pixka bat aspergarria egin daiteke. Baina, hala ere, nik bukaera arte irakurtzea gomendatzen dut, gainera bukaera oso polita da.

Irakurtzea gomendatzen dut, oso entretenigarria delako. Gainera, misterio pixka bat du eta irakurtzeko gogoa ematen du.


6.B-ko Ane Benito.

Andere: "Jara, bikiak eta bikoteak


Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Zubia


Nire ustez Jararen liburu guztiak oso ondo daude, eta komemtatuko dudan liburua Jara bikiak eta bikoteak da, bigarrena.Gehienbat neskentzat dela iruditzen zait, baina, mutilek eskubide berdinak dituzte irakurtzeko, bestalde neska da liburuaren protagonista eta bere bizitzaren gertakizunak kontatzen ditu, hau da; mutilak, lagunak, gurasoak, hiri berriak, kultura berriak, gaixotasunak ( anorexia eta bulimia), humore aldaketak, hormonak, hilekoa, pircing-ak, tatoo-ak...


Liburu interesgarria da, arrazoi askorengatik, adibidez:identifikatuta sentitzen zara egoera batzuetan, oso ondo idatzita dago, ulergarria da eta orrialde gutxi ditu (135).Lehenengo biak irakurtzea gomendatzen dut hobeto ulertzeko.Jararen bizitzan zer gertatzen den jakin nahi baduzu irakurri liburua, oso ondo dago!


6.maila B ko Andere

Maider: "Jara"


IZENBURUA: Jara

IDAZLEA: Jasone Osoro

LIBURU MOTA: Eleberria


IRITZIA: Jara liburuen sagako lehenengo partea oso polita iruditu zait, oso erraza delako irakurtzeko eta bere marrazkiak, nahiz eta gutxi izan, erakargarriak iruditu zaizkidalako. Badakigunez, marrazkiak, liburua errazago irakurriarazten edo gehiago erakartzen laguntzen gaituzte eta kasu honetan niri horrela gertatu zait marrazkien bitartez. Liburu hau asko gustatu zait, eleberriak gustatzen zaizkidalako eta gazteen liburuak baita ere eta jakingo duzuenez Jara bere klaseko lagun batekin , Urkorekin maiteminduta dagoen 13 urteko neska bat da eta berarekin harremanak izaten saiatzen da nahiz eta ahalegin horiek, batzuetan, gaizki atera. Ahalegin horietako bat tripan tatuaje bat egitea da bere gurasoak konturatu gabe.


Niri, liburu hau asko gustatu zaidanez, adin bateko gorakoei eta batez ere neskei gomendatuko nieke. Espero dut nire gomendazioaren bitartez liburu hau irakurtzera animatzea, gustatuko zaizuela uste dudalako.


6.B - ko Maider

Andoni: "Musubero mon amour"


Izenburua: Musubero mon amour

Idazlea: Anjel Lertxundi

Ilustratzailea: Antton Olariaga

Argitaletxea: Elkar


Maxe 12 urteko neska bat da bere klaseko lagunekin eta bere andereñoarekin eskubaloi txapelketa bat jolastera joaten dena Frantziara (Bordele). Maxeri argazki kamera bat oparitu diote eta handik aurrera asko gustatzen zaio argazkiak ateratzea. Egun batean bere taldearen argazkia atera zuen eta konturatu zen atzean bere andereñoa zegoela beste pertsona bati musuka.Ipuina oso polita iruditu zait baina frantsesez zeuden hitzak ez ditut oso ondo ulertzen. Niri gehien gustatu zaidan zatia da joan zirenan Bordele ikustera, Maxe eta bere lagunak lau eliza, hiru dorre, bi museo eta katedral ikusi zutenean ordubetean, bi minututan eta hiru segundutan.


Nik ipuin hau gomendatuko nuke.


6. maila B-ko Andoni

Iñigo Zubimendi: "El misterio de la Mona Lisa"


Escritora: Elisabeth Singer

Ilustrador:Brian Wiliamson


El misterio de la Mona Lisa va sobre un niño que se llama Jack Stalwart y tiene once años y él quiere ser agente secreto. Su hermano fue agente secreto pero un día desapareció.A Jack Stalwart le llaman para decirle que sea agente secreto e ir a Francia para resolver el caso de la desaparición de la Mona Lisa.Jack Stalwart investiga e investiga, al principio le cuesta un poco pero al final paso a paso va consiguiendo pistas y la misión cada vez parece mas fácil, al final consigue atrapar a los ladrones.


Este libro me ha parecido muy interesante, bonito y misterioso y yo creo que merece la pena leerlo. Aunque a veces es un poco lo mismo.


Arantzabela ikastolako 6.mailako Iñigo Z.

Mikel: "Sakoneko izua" HOTZIKARAK


Idazlea:R.L.STINE.

Argitaletzea:EDICIONES B.

Itzultzailea:Matías Múgica.


Niri asko gustatu zait, baina arazo bat eduki dut:Euskarara oso gaizki dagoela pasatuta eta esaldi asko ez ditut ulertu naiz eta berriro errepasatu esaldia. Oso polita izan da historia eta gainera intrigazkoa, nahiz eta ez eduki marrazkirik. Gehien gustatu zaidan zatia, gaiztoak ateratzen direnean dira, akziozko pelikula bat ematen duelako.

Nahiko azkar irakurri dut liburua, oso erraza baitzen irakurtzeko. Portadan kriston martilozko marrazo bat agertzen da ,baina ia ez dute horri buruz hitzegiten. Izenburuan Hotzikarak jartzen du baina niri ez dit beldurrik eman.


6.Bko Mikel.

Olatz: "Luna nueva"




Titulo:Luna nueva


Autora:Stephenie Meyer




Mi opinión:Me ha parecido un libro muy bonito y entretenido. Este libro mantiene la intriga hasta el final y eso me ha gustado mucho por que así siempre tienes ganas de leer más.Si no tiene intriga, a mi no me impulsa tanto para seguir leyendo. A ratos se me ha hecho un poco largo por que la escritora se alarga mucho en las narrraciones para mi gusto. Yo creo que haciendo las narraciones más cortas también se puede entender muy bien. A veces hay unas palabras que he tenido que buscar en el diccionario o preguntarlas, pero en general se entiende lo que la autora quiere expresar. Me ha llamado mucho la atención que aparece varias veces la palabra "aquelarre".


Yo creo que para entender bien este libro primero debes leer "Crepúsculo" ya que es la primera parte de "Luna nueva".


Si te gusta la historia de amor entre Edward y Bella te recomiendo que te leas la saga.




6.B-ko Olatz.

Maialen P: Beldurrak airean



Izenburua:Beldurrak airean


Idazlea:Karlos Santisteban


Marrazkilaria:Jon Zabaleta


Argitaletxea:Ekilore




Nire iritza Nire ustez liburu hau oso polita da, eta gainera oso farregarria, beno marrazkiak ez zaizkit asko gustatu. Izenburuak beldurrezko ipuin batena dirudi, baina irakurtzen hasten zarenean beldurrezko ipuina ez dela konturatzen zara, farregarria delako.Nahi baduzue ipuinaren hasiera kontatu dezaket:Bazen behin bi ume, Irati eta Iker izenekoak, beraien andereñoa izugarria zen.Egun batean aste beltza antolatzea bururatu zitzaion eta egitarau itzela prestatu zuen asteko egun bakoitzerako: beldurrezko film bat, txiste beldurgarriak, amesgaizto lehiaketa, mozorro beltzak, asmakizum beldurgarriak...Umeak oso pozik jarri ziren asteko ekintza bitxiak zirelako eta ez zituztelako liburuak ikastolara eraman behar, motxilan pixurik euki gabe.




Liburu honen bukaera jakin nahi baduzue irakurtzea besterik,ez zaizue falta. Animatu zaitezte!!!




Arantzabelako 6.mailako Maialen

Maddalen A.: Hamsterra eta gansterra


IZENBURUA : Hamsterra eta gangsterra

EGILEA : Karlos Santisteban


IRITZIA : Liburu hau, Hegoi izeneko ume bati buruz da. Hegoik izugarri maite ditu animaliak, den- denak gainera. Intsektuak, hegaztiak, ugaztunak, arrainak... Nahiz eta higuingarriak izan, nahiz eta oso handiak izan eta nahiz eta oso txikiak izan... Den-denak gustuko zituen. Niri ez zait gehiegi gustatu. Baina animaliak gustuko badituzu, batez ere hamsterrak; Hau oso liburu aproposa da. Marrazkiak ere baditu, eta letra handiarekin, erraz irakurri daiteke, bat ere nekatu gabe.Ipuin honetan, umorea eta adiskidetasuna lantzen dira beste hainbat gauzen artean. Ezin gertatu daitezkeen gauzak irakurriz, benetan dibertitu egiten zara.Animatu zaitez eta irakurri !!! Animaliak gustatzen bazaizkizu, ez zara ezer ere ez damutuko.


GOMENDAZIOA : Nik, hamaika urte baino gehiago dituztenei ez nieke gomendatuko. Baina bederatzi eta hamar urte dituztenentzat, oso ondo dago. Hala ere, gogoratu liburuan jarritako adinaren arabehera ez dela irakurri behar. Irakurri nahi baduzu, aurrera ! Eta nahi duzuna irakurri.



6.B - ko Maddalen A.

Markel Uriarte :Drogarik ez


Idazlea: Ricardo Alcántara.

Bilduma: Gaztaro bilduma.Marrazkilaria: Gusti.

Itzultzaileak: Marije Bilbao eta Jose Antonio Sarasola.


Ez zait asko gustatu ipuin hau, aspergarria iruditu zaidalako. Gauza bat bai gustatu zaidala, liburu honetatik izan da drogeei ez esan behar zaiela, bestela gero drogetatik ateratzea oso zaila baita. Bestela liburua ez zait asko gustatu, lehen esan dudan bezala.Ilustrazioak oso politak eta oso ondo eginda daudela iruditzen zait, oso ondo azaltzen dutelako testuan idatzita dagoena.Ipuin honek lortu nahi duena gazteek drogei EZ! esatea da eta Pablok, ipuineko protagonistak, drogei EZETZ esatea lortu du liburu honetan. Liburua nahiko erraza da irakurtzeko letra nahiko handia eta ilustrazio asko baititu. Pablo 13 urteko mutil potoloa da eta asko gustatzen zaio lagunekin egotea.


6.B mailako Markel Uriarte.

Joyce: Anne Frank


IZENBURUA: Anne Frank


IDAZLEA: Anne Frank

IRITZIA: Liburuak ez dauka ezer berezirik, barruan dagoena da interesgarriena.Liburu gehienek bezala, honek, historia bat dauka, bizitza bat, sentimenduak eta pentsakerak, intriga edota misterioa, abenturak edota beldurrezko pasarteak. Ipuin hau ez da kanpo horretan atzean geratzen. Horretaz gain, oso liburu berezia da, Anne izeneko 10 urteko neska judutar batek idatzi duelako eta ez idazle famatu batek. Bestalde, oso liburu entretenigarria da. Benetan zoragarria, gozada bat irakurleentzat. Horretaz gain, oso liburu aproposa iruditzen zait gaur egungo jendeak Hitler-en partiduak (Nationalsozialistishe Deutsche Arbeiterpartei-ek) nola arraza eta izaera ezberdineko jendea ( judutarrak, ijitoak, gayak,komunistak...) lehenengo iraintzen, gero torturatzen, esplotatzen eta lotsarazten, eta azkenik hiltzen zituzten. Baina batez ere historiaren zati txiki bat ikasteko edo ezagutarazteko oso egokia da. Bestalde, Anne, pertsonalitate askoko neska azkarra eta printzipio askokoa iruditzen zait. Gainera, oso argudio eta iritzi bereziak eta interesgarriak pentsatzen eta gero idazten ditu.Ez gelditu atzean eta irakurri ezazu judutar honen egunerokoa!!! Gomendatuko zenuke?Bai, dudarik gabe. Iritzian esan ditudan argudioengatik.

Joyce 6. B

Beñat Pérez: ¿Quién dice no a las drogas?


Autor: Ricardo Alcántara
Ilustrador: Gusti
Editorial: Luis Vives


Este cuento me ha gustado mucho porque tiene muchas aventuras y a mi me gustan las aventuras.Es muy fácil para leer porque la letra es grande y tiene muchas ilustraciones. Las ilustraciones son muy bonitas aunque no tengan color. Este cuento informa que las drogas son muy, muy malas, que cuando te marginan hay que seguir para adelante y que no hay que insultar a las personas.Hay que respetar a cada uno como es: flaco, gordo, feo, pijo, pequeño...Además nos enseña que cuando empiezas con las drogas siempre acabas mal incluso en la cárcel.




6.B mailako Beñat Perez

Maddi Aizpurua: ¿Descanse en paz?


Autora:Tonya Hurley


Mi opinión:Me ha parecido un libro precioso.No tiene dibujos y por ello puedes imaginar los personajes, cada situación...A mí me gustan los libros sobre muertos, chicas enamoradas y cosas imposibles y este libro trata sobre estos temas.En este libro se cuenta como una chica llamada Charlotte, está enamorada de un chico, Damen. Pero ella era una persona más, una persona sin importancia hasta que le toca hacer pareja con en la clase de Física y además le ha pedido que le ayude, por que en Física no es un genio. Todo iba demasiado bien pero un osito de goma impide toda esa buena suerte...


6.B ko Maddi Aiz.

Xabier G: Musubero Mon Amour


Maxe ikastolan dabilen neska bat da eta eskubaloian jokatzen du.Bere eskubaloi taldea txapelketa batera gonbidatzen dute Frantziara eta han turismoa egiten dute goizero eta arratsaldean partiduak jokatzen dituzte. Baina Maxek argazkiak ere ateratzen ditu, eta argazki horietako batean gizon bat ageri da eskuinaldean, beste emakume bat muxukatzen...


Nire iritzia: Niri asko gustatu zait historio hau, barregarria, dibertigarria eta polita delako. Gainera, momenturik zailenetan zure lagunengan konfiantza eduki behar duzula erakusten dizu. Historioa bera da polita, irakurtzea gustatu edo ez gustatu.


6. maila B-ko Xabier G