Tailerrak Direla eta


Kaixo liburuzaleok:

Tailerrak bukatu direla eta, hautaketa bat proposatzen dizuet. Kontatu ditugun hiru ipunetatik, zein da gehien gustatu zaizuena?

Zaila da, badakit. Ni ere hor nabil ...

Eskerrik asko. Loly




Forex Trading Web Poll

Peio Ziarrusta: Nikolas Txiki


Nikolas Txiki, bere lagunak eta bere familiakoak dira liburu honetako protagonistak. Eskolan, kalean, etxean... izugarrizko iskanbilak sortzen dituzte. Sarritan haserretzen dira eta muturjokarik ez da falta. Marrazkiak ikusi besterik ez da egin behar umorezko liburu bat dela jakiteko, ironiazko liburua. Testuari dagokionez bizitasun handikoa. Marrazkiak berriz hildakoei ere barregura emateko modukoak dira

Oso liburu ona eta dibertigarria da eta ez zara aspertzen. Liburu hau Lolik dauka eta 2 edo3 baditu .

Ez joan oporretara hau irakurri gabe.


Peio Ziarrusta 6. C

Irati Elosegi: Bihotz ausarta


Urtzi 14 urte betetzera doa, eta ez da bere bizitzaren momenturikonena . Gero eta ohikoagoak dira bere aitaren bronkak, eta, gainera, munduko neskatxa politenaz maitemindu da. Azterketetan zeroak ateratzen ditu...Gero eta une latzagoak bizitzen ditu Urtzik, eta, hainbeste gauza dituburuan... Zer egin ?Horri guztiari aurre egiteko, Urtziren bihotza ausarta dela erakutsi beharko du mutikoak.

Irakurtzeko irrikitan bazaude, ez pentsatu bi aldiz, zoaz liburutegira etaeskatu Lolyri, ez zara damutuko!


Irati Elosegi 6. C


Titulua: Bihotz ausarta.

Egilea: Joanes Urkixo

Argitaletxea: Zubia

Ane Saez de Gordoa: Jara


Jara 13 urteko neska bat da. Bere gorputzak aldaketa batzuk izaten dituela nabaritzen du. Ez bere gorputzak bakarrik , bere pentsatzeko erak baita ere. Ihintza bere lagunik onena da, eta beti dago bere ondoan laguntzeko prest. Institutuan badago Urko deitzen den mutil bat. Jarari asko gustatzen zaio, baina Urkori ez hainbeste. Urkok beste neska bati muxu eman zionez... Baina Jara ez da geldirik geratzen, ez horixe!


Jakin nahi ahal duzu zer egiten duen Jarak? Ba oso erraza daukazu, Lolyrengana joan eta eskatu liburua.Ez zara damutuko, primerako liburua baita!


Ane Saez de Gordoa 6.C