Berriz hemen!

Kaixo liburuzaleok:

Hemen gaude. Bloga berriz martxan.

Hasteko tori hor nire proposamena: norbaiti entzun, nonbaiten ikusi edo irakurri duzun libururen bat gure liburutegirako aproposa ikusten baduzu, bota izenburua, egilea . . . (Ikaslea, guraso, irakasle . . .edonork parte har dezake)

Ahalenginduko naiz zuek proposaturiko liburuak erosten. Noski, zuen liburuen iruzkinen zain naukazue.

Bideotxo hau opari gisa.

Musu bat Loly



7 comentarios:

Anónimo dijo...

Benetan polita!

Anónimo dijo...

Unibertsoaren sekretuak ezagutzeko eta zientzia dibertigarria dela ere ikusteko, liburu hau proposatzen dut:
"La clave secreta del universo"
Idazleak: Lucy & Stephen Hawking
Karmele

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zaidan bilduma bat "Las Fieras Futbol Club" izan da, idazlea Joachimm Massanek da eta niri asko gustatu zait.

Agur hurrengo arte Markel.

Anónimo dijo...

Nire ustez liburutegian izateko egokiena den liburua, Las Lagrimas De Shiva, César Mallorqui-rena dela.

Joyce

Anónimo dijo...

Misteriozko liburu batekin pepinoa prestatzen ikasi nahi duzu??
"Cuatro amigos y 1/2" en el caso de los pepinos liburuarekin lortuko duzu hori; Joachim Friedrich-ek idatzia. Edebé argitaletxeak atera duen beste liburu polit bat.

Xabier Gullón

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok.
Nik gomendatzen dizuedan liburua auxe da:
Miren nunca mais!
bihurria eta irakurzalea baldin bazara hau duzu liburua.
Espero dut gustatzea.

Maider 6.B

Anónimo dijo...

Hau da Argia.com webgunean gaur irakurri dudana:
"Bederatzi-hamabi urte inguruko neska-mutikoei zuzendutako Nor da? bilduma plazaratu berri du Txertoa argitaletxeak. Itzal handiko pertsonen biografiak jaso dituzte, hizkera zuzen eta garbian, umore eta ironia ukituekin. Gandhi, Leonardo da Vinci, Marie Curie edo Einsteinen biografiak badira ere, egiazko pertsonak agertu nahi dizkiete egungo gaztetxoei, eleberri edo ipuin bat bezala irakurtzeko moduko narrazioak eskainiz."
Badirudi bilduma interesgarria dela ezta?
Karmele