Andere: "Jara, bikiak eta bikoteak


Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Zubia


Nire ustez Jararen liburu guztiak oso ondo daude, eta komemtatuko dudan liburua Jara bikiak eta bikoteak da, bigarrena.Gehienbat neskentzat dela iruditzen zait, baina, mutilek eskubide berdinak dituzte irakurtzeko, bestalde neska da liburuaren protagonista eta bere bizitzaren gertakizunak kontatzen ditu, hau da; mutilak, lagunak, gurasoak, hiri berriak, kultura berriak, gaixotasunak ( anorexia eta bulimia), humore aldaketak, hormonak, hilekoa, pircing-ak, tatoo-ak...


Liburu interesgarria da, arrazoi askorengatik, adibidez:identifikatuta sentitzen zara egoera batzuetan, oso ondo idatzita dago, ulergarria da eta orrialde gutxi ditu (135).Lehenengo biak irakurtzea gomendatzen dut hobeto ulertzeko.Jararen bizitzan zer gertatzen den jakin nahi baduzu irakurri liburua, oso ondo dago!


6.maila B ko Andere

0 comentarios: