Maider: "Jara"


IZENBURUA: Jara

IDAZLEA: Jasone Osoro

LIBURU MOTA: Eleberria


IRITZIA: Jara liburuen sagako lehenengo partea oso polita iruditu zait, oso erraza delako irakurtzeko eta bere marrazkiak, nahiz eta gutxi izan, erakargarriak iruditu zaizkidalako. Badakigunez, marrazkiak, liburua errazago irakurriarazten edo gehiago erakartzen laguntzen gaituzte eta kasu honetan niri horrela gertatu zait marrazkien bitartez. Liburu hau asko gustatu zait, eleberriak gustatzen zaizkidalako eta gazteen liburuak baita ere eta jakingo duzuenez Jara bere klaseko lagun batekin , Urkorekin maiteminduta dagoen 13 urteko neska bat da eta berarekin harremanak izaten saiatzen da nahiz eta ahalegin horiek, batzuetan, gaizki atera. Ahalegin horietako bat tripan tatuaje bat egitea da bere gurasoak konturatu gabe.


Niri, liburu hau asko gustatu zaidanez, adin bateko gorakoei eta batez ere neskei gomendatuko nieke. Espero dut nire gomendazioaren bitartez liburu hau irakurtzera animatzea, gustatuko zaizuela uste dudalako.


6.B - ko Maider

0 comentarios: