Xabi: "Ikastetxe sorginduko misterioa"


Izenburua:Ikastetxe sorginduko misterioa

Idazlea:Ulises Cabal

Ilustratzailea:Gabriel Hernández Walta

Argitaletxea:Ibaizaba


lIritzia: Nahiko liburu xelebre eta arraroa da. Ondo idatzita dago eta irakurtzen hasten zaren momentutik aurrera ezin dituzu begiak orrien gainetik kendu. Ez da gai originala, baina hala ere liburu osoko orrialde bakoitza sorpesa bat bilakatzen da. Salamancako (han gertatzen baita istorioa) beste ikuspuntu bat erakusten dio irakurleari. Jende guztiak pentsatzen du Salamanca beste hiriburu txiki horietako bat dela, baina liburu honek erakusten du hiriburu txiki honen beste aldea. Jende gehienak ez daki, adibidez, Miguel de Cervantesek (Kixote Mantxakoren egileak) hainbat olerki eskain dizkiola Salamancari. Nire ustez, irakurleek ez dakite nortzuk diren gaizkileak, errudunak edo dena delakoak Ulises Cabalek (geure protagonistak, hau da, inspektoreak) misterioa argitzen duen arte. Pertsonaiak oso interesgariak dira. Bakoitzak bere izaera dauka eta pertsonaia asko daudenez, horrek liburua erabat biziarazten du.


Nik esango nuke liburu hau edozein pertsonarentzako (beti ere ume txikia ez bada) gomendagarri dela.
Arantzabela 6.B-ko Xabi

1 comentarios:

Anónimo dijo...

oso polita da liburu ahu eta interesgarria ere.

endika