Xabier Zaldibar eta Ibai :"Amona sagar gainean"


Idazlea:Mira Lobe

Marrazkilaria:Susi Weigel

Argitaletxea:Xaguxar

Itzultzailea:J.Ormazabal


Niri asko gustatu zait oso barregarria delako eta polita ere, ondo ulertzen delako, marrazkiak barregarriak eta politak iruditu zaizkit.Liburua ume bati buruz da, umeak Andi du izena eta sagarrondora igotzen denean bere amona ikusten du adar batean eserita. Amonarekin abentura asko pasatzen ditu, adibidez, mendira joaten dira, basora joaten dira...Liburu honek erakusten dizu jendeari lagundu behar diozula gauzak egiten eta lagun asko egin behar dituzula.


Liburu hau gomendatuko nuke barregarria eta polita delako


6.Bko Ibai



Niri asko gustatu zait liburu hau oso ondo deskribatzen dituelako pertsonaiak eta gainera oso ondo ulertzen da, marrazkiak ere oso politak iruditu zaizkit. Nik liburu hau gomendatuko nuke zeren erraza da irakurtzeko, eta liburuak esaten dituen abenturak eta istorioak nire gustokoak ziren, horregatik oso ondo pasatu dut liburu hau irakurtzen. Asko gustatu zitzaidan ere nola kontatzen zituen historiak, oso dibertigarria zelako Andik imajinatzen zuenean bere amona sagar ondo gainean eta egiten zituzten gauza guztiak elkarrekin, gainera ziren bere lagunak beraien amonekin egiten zituzten gauzak baina Andiri hori berdin zitzaion berak oso ondo pasatzen zuelako bere amonarekin.


6.Bko Xabier Z

0 comentarios: