Unai Romero: "Txanogorritxo Ramalan"


Izenburua:TXANOGORRITXO RAMALAN

Idazlea:Jose Antonio Tellaetxe


Niri ez zait asko gustatu ez dudalako ondo ulertu, baina gustatu zaidana izan da Txanogorritxo ez dela normala, modernoa baizik.Otsoa txanogorritxoren laguna zen eta beste gauza arraro asko gertatzen ziren. Txanogorritxo pizka bat gaiztoa zen eta otsoak ez zuen amona jan nahi.Bitxia zen Txanogorritxoren arropa urdina zela eta ez gorria.


6.maila B -Unai R.

Janire eta Maddi Arenaza: "Jara Bartzelonan"



Izenburua: Jara Bartzelonan


Idazlea: Jasone Osoro


Editoriala: Zubia




Nire iritzia: Niri ondo iruditu zait liburua; Gauza batzuk ez zaizkit asko gustatu, momentu askotan gauza berdinetaz hitz egiten duelako.Hala ere liburu polita da, asko sartzen zarelako istorioan, dena oso ondo deskribatzen baitu.Liburu hau irakurri baino lehen aurrekoak irakurtzea gomendatzen dut, hau hobeto ulertzeko, aurrekoen jaraipena delako.Jara hamabost urteko neska da, herriko lagunak utzi eta Bartzelonara hiri handira joaten dena. Lagun berriak egitea kostatzen zaio baina gero eta gehiago irekitzen da haiekin. Gero eta gehiago irakurtzen baduzu, intriga gehiagorekin egongo zara.


Jararen istorioa hobeto ezagutu nahi baduzu, badakizu, liburua ireki eta... hasi irakurtzen!

6. B-ko Janire




Nire iritzia: Jararen lehenengo bi liburuak ikaragarri gustatu zitzaizkidan oso ulerkorrak zirelako, baina liburu hau XXI.mendeko gaur egungo gazteen arazoak ulertzeko erabilgarriagoa dela pentsatzen dut.Elebarri hau asko gustatu gustatu zait denetik baitauka :amodioa, dibertsioa, drama, laguntasuna...Batez ere amodioa, maitasunari buruz asko hitzegiten du eta.Baita ere gezur txiki batek nolako gezur edo arazo potolo batera eraman zaitzakezun azaltzen digu.Laguntasunaren garrantzia handiari buruz ere asko hitz egiten du nola tratatu, hitzegin, errespetatu edo entzun dezakezun zure lagun mila iraindu beharrean.
Nire ustez Jararen liburu hau oso polita da. Beraz, amodiozko liburuak gustuko dituen jendeari nik gomendatu egiten diot.



6.mailako Maddi Arenaza

Ane Gil: "Ghostgirl"


Titulo: Ghostgirl

Escritora: Tonya Hurley


Mi opinión: Este libro me ha parecido muy bonito porque es de mi gusto y porque ha sido uno de los libros que mas me han gustado de todos los que he leído.El libro te enseña que nada es imposible en el mundo y que todo se puede conseguir esforzándote.No tiene ningun dibujo pero tampoco lo necesita porque el texto se entiende bastante bien.A veces había una palabra que nunca la había oído pero al leer toda la frase entera, lo entendia. El principio me pareció un poco aburrido porque no leía nada interesante pero a medida que lo leía, me empezaba a gustar mucho más.


Espero que haya más libros como este porque me ha entretenido muchísimo al leerlo y creo que a la gente que le gusta el misterio y el amor, les gustará muchísimo.



6.maila B-ko Ane Gil.

Xabier Zaldibar eta Ibai :"Amona sagar gainean"


Idazlea:Mira Lobe

Marrazkilaria:Susi Weigel

Argitaletxea:Xaguxar

Itzultzailea:J.Ormazabal


Niri asko gustatu zait oso barregarria delako eta polita ere, ondo ulertzen delako, marrazkiak barregarriak eta politak iruditu zaizkit.Liburua ume bati buruz da, umeak Andi du izena eta sagarrondora igotzen denean bere amona ikusten du adar batean eserita. Amonarekin abentura asko pasatzen ditu, adibidez, mendira joaten dira, basora joaten dira...Liburu honek erakusten dizu jendeari lagundu behar diozula gauzak egiten eta lagun asko egin behar dituzula.


Liburu hau gomendatuko nuke barregarria eta polita delako


6.Bko Ibai



Niri asko gustatu zait liburu hau oso ondo deskribatzen dituelako pertsonaiak eta gainera oso ondo ulertzen da, marrazkiak ere oso politak iruditu zaizkit. Nik liburu hau gomendatuko nuke zeren erraza da irakurtzeko, eta liburuak esaten dituen abenturak eta istorioak nire gustokoak ziren, horregatik oso ondo pasatu dut liburu hau irakurtzen. Asko gustatu zitzaidan ere nola kontatzen zituen historiak, oso dibertigarria zelako Andik imajinatzen zuenean bere amona sagar ondo gainean eta egiten zituzten gauza guztiak elkarrekin, gainera ziren bere lagunak beraien amonekin egiten zituzten gauzak baina Andiri hori berdin zitzaion berak oso ondo pasatzen zuelako bere amonarekin.


6.Bko Xabier Z

Iñigo Ramis: "Trapu zikinak"


Idazlea:Elvira Lindo

Izenburua: Trapu zikinak


Nire iritzia: Hasieran aspergarria iruditu zait, baina gero eta politagoa egin da ipuina.Ilustrazioak oso zentzugabekoak iruditu zaizkit eta ez ziren oso politak, ez zuten testuak esan nahi zuena ondo adierazten.Pixka bat arraroa izan da liburua jeneralki.Oso ondo idatzita dago eta jeneralki ondo espresatzen da.

Arantzabela Ikastolako 6.B-ko Iñigo. R

Xabi: "Ikastetxe sorginduko misterioa"


Izenburua:Ikastetxe sorginduko misterioa

Idazlea:Ulises Cabal

Ilustratzailea:Gabriel Hernández Walta

Argitaletxea:Ibaizaba


lIritzia: Nahiko liburu xelebre eta arraroa da. Ondo idatzita dago eta irakurtzen hasten zaren momentutik aurrera ezin dituzu begiak orrien gainetik kendu. Ez da gai originala, baina hala ere liburu osoko orrialde bakoitza sorpesa bat bilakatzen da. Salamancako (han gertatzen baita istorioa) beste ikuspuntu bat erakusten dio irakurleari. Jende guztiak pentsatzen du Salamanca beste hiriburu txiki horietako bat dela, baina liburu honek erakusten du hiriburu txiki honen beste aldea. Jende gehienak ez daki, adibidez, Miguel de Cervantesek (Kixote Mantxakoren egileak) hainbat olerki eskain dizkiola Salamancari. Nire ustez, irakurleek ez dakite nortzuk diren gaizkileak, errudunak edo dena delakoak Ulises Cabalek (geure protagonistak, hau da, inspektoreak) misterioa argitzen duen arte. Pertsonaiak oso interesgariak dira. Bakoitzak bere izaera dauka eta pertsonaia asko daudenez, horrek liburua erabat biziarazten du.


Nik esango nuke liburu hau edozein pertsonarentzako (beti ere ume txikia ez bada) gomendagarri dela.
Arantzabela 6.B-ko Xabi

Naroa: "Muerte en el priorato"





Título: Muerte en El Priorato.



Autor/a: Toti Martínez de Lezéa.






Opinión: Este libro me ha gustado mucho. A mi me gustan los libros de humor o de misterio y en este libro hay situaciones en que estos aparecen. El libro tiene mucha intriga. Me ha parecido que la historia es bastante real, porque los personajes tienen 13 años, son niños como nosotros y tienen problemas parecidos a los nuestros. Estos chicos me han caido muy bien. El niño, que se llama Iker, vive en Gasteiz y el misterio empieza en un pueblo pequeño de la Rioja Alavesa. Habla sobre Gasteiz, las fiestas, las calles... Y como las conocía me ha sido más facil de entender, pero aun y todo es fácil de entender.La historia al principio es un poco fantasiosa, pero luego empieza lo interesante. Trata sobre un niño, Iker, que va de vacaciones a la Rioja, porque suspendió la asignatura de historia. En el hotel donde se alojan está su profesor de historia, El viejo chismoso como dice Iker y lo pasa bastante mal.Pero luego hace dos grandes amigos: Sara, de 13 años y su hermano Aleix, de 11 años. En el hotel hubo una muerte e investigan para encontrar pistas y para saber como ha muerto.Si quieres saber como sigue debes de leer el libro.






¿Recomiendas leer el libro?Si, recomiendo leer el libro, porque habla sobre varios temas y es interesante.






6. maila B-ko Naroa.

Ane Benito "Lapurren burua"


Izenburua: Lapurren burua.

Idazlea:Cornelia Funke.


Iritzia: Ipuin hau abenturazko istorio bat da. Nire ustez hasieratik polita da. Hasieran, bi umek Veneziara ihes egiten dutela eta han lapur bat ezagutzen dutela kontatzen du.


Oso interesgarria da, baina, oso luzea denez eta beti gauza antzekoak kontatzen dituenez, agian, pixka bat aspergarria egin daiteke. Baina, hala ere, nik bukaera arte irakurtzea gomendatzen dut, gainera bukaera oso polita da.

Irakurtzea gomendatzen dut, oso entretenigarria delako. Gainera, misterio pixka bat du eta irakurtzeko gogoa ematen du.


6.B-ko Ane Benito.

Andere: "Jara, bikiak eta bikoteak


Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Zubia


Nire ustez Jararen liburu guztiak oso ondo daude, eta komemtatuko dudan liburua Jara bikiak eta bikoteak da, bigarrena.Gehienbat neskentzat dela iruditzen zait, baina, mutilek eskubide berdinak dituzte irakurtzeko, bestalde neska da liburuaren protagonista eta bere bizitzaren gertakizunak kontatzen ditu, hau da; mutilak, lagunak, gurasoak, hiri berriak, kultura berriak, gaixotasunak ( anorexia eta bulimia), humore aldaketak, hormonak, hilekoa, pircing-ak, tatoo-ak...


Liburu interesgarria da, arrazoi askorengatik, adibidez:identifikatuta sentitzen zara egoera batzuetan, oso ondo idatzita dago, ulergarria da eta orrialde gutxi ditu (135).Lehenengo biak irakurtzea gomendatzen dut hobeto ulertzeko.Jararen bizitzan zer gertatzen den jakin nahi baduzu irakurri liburua, oso ondo dago!


6.maila B ko Andere

Maider: "Jara"


IZENBURUA: Jara

IDAZLEA: Jasone Osoro

LIBURU MOTA: Eleberria


IRITZIA: Jara liburuen sagako lehenengo partea oso polita iruditu zait, oso erraza delako irakurtzeko eta bere marrazkiak, nahiz eta gutxi izan, erakargarriak iruditu zaizkidalako. Badakigunez, marrazkiak, liburua errazago irakurriarazten edo gehiago erakartzen laguntzen gaituzte eta kasu honetan niri horrela gertatu zait marrazkien bitartez. Liburu hau asko gustatu zait, eleberriak gustatzen zaizkidalako eta gazteen liburuak baita ere eta jakingo duzuenez Jara bere klaseko lagun batekin , Urkorekin maiteminduta dagoen 13 urteko neska bat da eta berarekin harremanak izaten saiatzen da nahiz eta ahalegin horiek, batzuetan, gaizki atera. Ahalegin horietako bat tripan tatuaje bat egitea da bere gurasoak konturatu gabe.


Niri, liburu hau asko gustatu zaidanez, adin bateko gorakoei eta batez ere neskei gomendatuko nieke. Espero dut nire gomendazioaren bitartez liburu hau irakurtzera animatzea, gustatuko zaizuela uste dudalako.


6.B - ko Maider